Komunikazioa

Pertsonei eta erakundeei laguntzen diegu kontatu nahi dutena kontatzen, egin nahi dutena egiten eta iritsi nahi duten lekura iristen. Guretzat garrantzitsua da gure bezeroei gardentasunez eta koherentziaz komunikatzen laguntzea, beren ikusgaitasuna hobetzeko, hartzaileekin konektatzeko eta harreman iraunkorrak sortzeko.

Komunikazio-arloan diziplina anitzeko lantaldea dugu eta komunikazio-zerbitzu integralak eskaintzen ditugu; eta neurrirako komunikazio-estrategiak garatzen ditugu, proiektu txikienetik handienera. Hori bai, gure lan-esparrua haurrak, nerabeak eta gazteak direla kontuan izanik, betiere ikuspegi pedagogikoa gure komunikazio-lanaren oinarri izango da.

 

Zerbitzuak

  • Aurrez aurreko eta online ekitaldien antolaketa eta kudeaketa.
  • Erakunde eta entitateentzako prentsa-bulegoa.
  • Community manager zerbitzuak.
  • Diseinu grafikoa.
  • Ikus-entzunezkoak.
  • Haur eta gazteen arloko dokumentazio-zerbitzuak.
  • Kanpainen diseinua eta garapena.
  • Hizkuntza-zerbitzuak.
  • Haur, nerabe eta gazteen arloko komunikazio pedagogikoa.
  • Aholkularitza.
  • Prestakuntza.

Programak

  • GFAko Gazteria Zuzendaritzaren komunikazio-bulegoa.
  • Gaztematika sarearentzako komunikazio-bulegoa.