Gizarte Ekimeneko Kooperatiba gara

 

Gure balioak bat datoz  mugimendu kooperatiboaren antolakuntza-oinarriekin: lankidetza, erantzukizuna, berdintasuna, solidaritatea…

Esku-hartze sozialaren esparruan aritzen gara, haur, nerabe eta gazteak ardatz hartuta, eta laguntza teknikoko, esku hartzeko eta aholkularitzako kalitatezko zerbitzuak ematen dizkiegu erakunde publiko nahiz pribatuei.

 

Gure lan-ildoak askotarikoak dira eta eskarmentu handia dugu, besteak beste, gazteria-politika eta –programetan, haur eta nerabeen babesean, komunikazio hezigarrian, hezkuntza ez formalean, aisiaren eta astialdiaren pedagogian, psikologian, gizarte-hezkuntzan, etab..

 

Izan ere, diziplina anitzeko profesionalek osatzen dugu, eta gure filosofia eta lan egiteko modua parte-hartzean eta talde-lanean oinarritzen dira. Ildo horretan, gure ingurunearekiko erantzukizun sozialak mugitzen gaitu, gizartearekiko eta pertsonekiko (langile, bezero zein erabiltzaileekiko) konpromisoak; betiere gure erroak gure balio etikoetan, elkarbizitzan eta bestearekiko nahiz aniztasunarekiko errespetuan ditugula.

Horbel Gizarte Ekimeneko Kooperatiba gara. 30 urte baino gehiago daramatzagu haur, nerabe eta gazteen beharrak asetzera bideratutako proposamenak abian jarri eta kalitatezko zerbitzuak kudeatzen.

Gure balioak

Erantzukizun soziala

Gure erabaki eta ekimenen bidez gizartearen, komunitatearen, onura bilatzea dugu gure eremuan eta harago, jasangarritasunaren (sozial, ekonomiko eta ingurumenekoaren) mesedetan.

Zintzotasuna

Horbelen izaten diren jokabideak eta hartzen diren erabakiak gure balioekiko koherenteak eta asmo onekoak izatea, eta gardentasunez jokatzea.

Berdintasuna

Pertsonen aukera– eta tratu-berdintasuna bultzatzea.

Parte-hartzea

Norbanakoen parte-hartzea ahalbidetzea, erabakigune desberdinen bidez; adibidez, prozesuetan, kudeaketan…

Elkarri laguntzea

Norbanakoaren eta bestearen ongizatea bultzatzetik abiatuta, elkarrekin kolektiboaren ongizatea sustatzea.

Motibazioa

Talentua bultzatzea; interesa, erantzukizuna eta konpromisoa gure nortasun-ikur bihurtzea.

Erantzukizuna

Bezero, langile eta hartzaileen aurrean zerbitzu eta kudeaketa egokiak emateko konpromisoa partekatzea.

Euskara

Horbel kooperatiba euskalduna izanik, bertan parte hartzen dugunok euskara babestea.