Haurren eta nerabeen babesa

  1. urtean, ordurako aisia hezigarrian eskarmentua izanik, bakarrik dauden adingabe atzerritarrei laguntzen hasi ginen eta, hala, gure lan-esparrua adingabeen babes-alorrera zabaldu zen. Hasierako ernamuin hartatik abiatuta, ibilbide luzea egin ondoren, administrazioarentzako hainbat zerbitzu kudeatzen ditugu babesgabetasun larrian edo babesgabezian dauden haur eta nerabeak babesteko eginkizunean.

Zerbitzuak

  • Adingabeen babes-arloko hezkuntza-talde eta profesionalentzako laguntza.
  • Adingabeen jarraipena eta ikuskapena.
  • Kasu-planak.
  • Familientzako laguntza.
  • Egoitza-baliabide eta esku-hartzeentzako laguntza eta ikuskapena.
  • Koordinazioaren sustapena: profesionalen artean, erakundeen artean…
  • Gaztazkak konpontzea.
  • Aholkularitza.
  • Berariazko hezkuntza-laguntza (BHL).
  • Prestakuntza.

Programak

  • GFAko Zainketetako eta Gizarte Politiketako Departamentuaren Haur eta Nerabeen Babes Zerbitzuko Adingabeen Egoitza Harreraren Jarraipena egin eta Gainbegiratzeko Laguntza Zerbitzua.
  •  GFAko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuaren Haur eta Nerabeen Babes Zerbitzuko Haur eta Nerabe gaietarako Eskualdeko Taldeak (HNET).