Gogoa zubi
30 urte baino gehiago lanean
Horbel, Gizarte Ekimeneko Kooperatiba, komunitatearen garapenean inplikatuta dagoen irabazi-asmorik gabeko gizarte-erakundea da. Haur, nerabe eta gazteen beharrak asetzera bideratutako proposamenak abian jarri eta kalitatezko zerbitzuak kudeatzen ditugu; hori guztia gizartegintzaren esparruan.
Gure xedea da erakunde publiko nahiz pribatuei aholkularitza eta laguntza teknikoko zerbitzua ematea, haur, nerabe eta gazteen bizi-kalitatearekin lotutako edozein gaietan.
Eta gure ikuspegia, Gipuzkoan erreferentziazko kooperatiba izatea haur, nerabe eta gazteek dituzten beharren arretan, bezeroen helburuekiko konpromisoan eta gizarte justuago eta solidarioago baten garapenean.